Donostian eta Tolosan ditugun bulegoetatik...

Gugan konfiantza jarri duten edo jarriko duten Gipuzkoako ETE-ei estaldura handia ematen diegu.


1989tik IGARRI AHOLKULARITZAN erabateko konpromezua dugu enpresa txiki, ertain, merkataritza eta industria sareekin eta honi erantzuna eman ahal izateko egitura profesional eta esperientziduna dugu.

Urteetako esfortzu, ilusio eta pertsonalaren etengabeko formakuntzari esker, gure bezeroei ahalik eta zerbitzu hoberen eta honen eraginkortasuna bermatzea izan dugu helburu.

Urte hauetan zehar, gure bezeroekin elkar lan egin dugu; beraien enpresen garapenean, kudeaketak planifikatuz, kosteak gainbegiratuz, inbertsioak aztertuz, diru laguntzak kudeatuz, eta garapen kudeaketa eraginkorra eginaz lan edota sozial arloan, araudi fiskala aztertuaz emaitz fiskalak optimizatze aldera.

Gure zerbitzuen eta prestazioen ezaugarri garrantzitsuenak, Tolosaldea edota Donostialdearekin dugun gertutasun eta konexioaz gain, konfidentzialtasun profesionala, tratu pertsonalizatu eta esklusiboa dira.

Kontuan izanik, enpresa txikiek, sortze garaian izaten dituzten zailtasunak, araudi fiskal, kontabilitate, administratibo, finantzazio, juridiko nahiz lan arloko ohiko aldaketekin batera, IGARRI AHOLKULARITZAK, enpresen kudeaketa integrala bermatzen duen zerbitzuak eskaintzen ditu. Gure helburua egun arte, GURE BEZEROEN ASEBETETZEA IZAN DELARIK.

Gure zerbitzuak

Aholkularitza enpreseei


Zerga arloa

  • Enpresari aplika dakiokeen zerga legezkotasunari buruzko informazioa.
  • Edozein zerga aitorpenei buruzko aholkularitza eta hori betetzea.
  • Laguntza zerga administrazioaren aurrean, egiaztapen edota ikuskapen jardueretan.
  • Egin beharreko eragiketen zerga plangintza, ahalik eta zerga kostu txikiena lortzeko asmoz.
  • Kontsulta lotesleak eta lotu gabeak, erabaki proposamenak eta abar prestatzea, zerga administrazioaren aurrean.
  • Aurkaratze, errekurtso eta erreklamazioen abokatu zuzendaritza, administrazio bidean zein administrazioarekiko auzibidean.

Kontabilitate arloa

  • Aholkularitza integrala, ekonomi eta finantza kudeaketari dagokionez.
  • Ekonomi eta finantza diagnostikoa.
  • Noizbehinkako kontabilitate aholkularitza ekitaldiaren amaieran.
  • Kontabilitatearen azpikontratazioa.
  • Kontabilitate atalerako aholkularitza eta laguntza.


Lan arloa

  • Hileko nominak eta aparteko ordainsariak egin eta argitaratzea.
  • Gizarte Segurantzarako kotizazioko buletinak egin eta argitaratzea RED sistemaren bidez, eta hala denean, GEROArako kotizazioko buletinak egin eta argitaratzea.
  • Kotizazioko buletin bereziak egin eta argitaratzea: nekazaritzako erregimena, merkataritza-ordezkariak, autonomoak eta abar.
  • Mota guztietako lan kontratuak aztertu, prestatu eta erregistratzea.
  • Gizarte arloko eta gizarte segurantzako jazoerei buruzko aholkularitza.
  • Lan Arriskuen Prebentziorako aholkularitza.
  • Antolaketa azterlanak.
  • Jarduerak lan ikuskaritzaren eta gainerako herri erakundeen aurrean.
  • Aholkularitza eta laguntza Bitartekotza, Arbitraje eta Adiskidetze Zerbitzuaren aurreko adiskidetze-ekitaldietan.
  • Abokatu zuzendaritza Lan arloko epaitegien eta administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren aurrean.

Merkataritza eta Sozietate arloa

  • Mota guztietako merkataritza kontratuak eta erabakiak aztertu eta prestatzea.
  • Lehiaketa-prozedurak.
  • Sortu beharreko sozietateen sozietate mota egokienari buruzko aholkularitza.
  • Mota guztietako sozietateak, elkarteak, taldeak, fundazioak eta abar eratzea, haien sozietate estatutuak idaztea, eta estatutuak aldatu, eraldatu, bat egin, banandu, desegin eta likidatzea.
  • Sozietate-bizitza: sozietateko organoen erabakiak idatzi, ziurtatu, dokumentu publiko bihurtu eta bidezko erregistroan inskribatzea.
  • Sozietatearen dokumentuak egiteari buruzko aholkularitza.
  • Zuzendaritza juridikoa sozietatearen erabakiak aurkaratzeari buruzko kontuetan, administrazio organoaren aurreko erantzukizun ekintzetan eta abarretan.
  • Kooperatibei buruzko aholkularitza: sorrera, sozietate-bizitza eta iraungipena.
  • Familia-enpresa: familia-protokoloan lagundu eta hori idaztea.

Beste zerbitzuak

  • Herentzi eta donazioak.
  • Finantza aholkularitza.
  • Laguntza eta dirulaguntzak.
  • Datu Pertsonaleko Babes Politikaren aholkularitza eta fitxategi informatizatuen segurtasun neurrien inplementazioa.

IGARRI TALDEA



IGARRI AHOLKULARITZAN, lankide bakoitzaren espezialitatea dela eta, egin beharreko funtzio eta ardurak barne antolatzen ditugu, lan taldea etengabe formatuaz, gure lanaren garapenaren kalitatea ziurtatu eta betekizun legal eta araudia beteaz.

IGARRI AHOLKULARITZAK, erabateko konpromezua du industria, merkataritza eta industria sareekin, arlo hauetan esperientzia zabala duen lan taldea gara; etengabe formatuaz, gure bezeroei zerbitzurik hoberena eskainiz eta bermatuaz.

Gure lan taldearen helburua, gure lan aktibitate inguruan sor daitezkeen zalantzei erantzun eraginkorra emateaz gain, gure bezeroen euskarri eta laguntza jarraia izatea da.

Ahokularitza fiskala, kontabilitate, lan edota merkataritza eta sozietate inguruko aholkularitza jasotzea gustatuko litzaizuke?

Jar zaitez gurekin harremanetan zure proiektua aztertu dezagun INONGO KONPROMEZURIK GABE.

Harremanetarako

Gure zerbitzuen inguruan zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez ondorengo formularioaren bitartez gurekin harremanetan, ahalik eta azkarren erantzungo zaitugu...

Igarri Tolosa


Posta Elektronikoa

moc.irragi@irragi

Helbidea

San Francisco Kalea 13-2ª A 20400 Tolosa (Gipuzkoa)

Telefonoa / Faxa

+34 943.65.42.50 / +34 943.65.04.60

Igarri Donostia


Posta Elektronikoa

moc.irragi@irragi

Helbidea

Belartza Poligonoa. Gurutzegi kalea 12-1ª 9.bulegoa 20018 Donostia (Gipuzkoa)

Telefonoa / Faxa

+34 943.32.05.04 / +34 943.32.69.40